13 Gau-ikuskari kezkagarri bat izan nuenlozorroak gizakia hartzen duen garaian;
14 izuak dar-dar eragin zidan,ikara hezurretaraino sartu;
15 haizeak aurpegian jo ninduen,gorputzeko ilea tentearazi.
16 Zutik zegoen, ez nuen ezagutu;irudi bat bakarrik aurrean.Dena isilik. Gero, ahotsa entzun nuen:
17 “Jainkoa baino zuzenagoa izango ote da gizakia?Egilea bera baino garbiagoa izango ote?
18 Bere zerbitzariez ere erabat fidatzen ez bada,aingeruengan ere hutsegiteak aurkitzen baditu,
19 zer ez hautsaren gainean oinarritutakobuztinezko etxeetan bizi direnengan,harra bezain erraz zanpatuak izan litezkeenengan?