9 Eta enequin ciradenéc, arguia ikus ceçaten, eta icit citecen, baina enequin minço cenaren voza etzeçaten ençun.
10 Orduan erran neçan, Cer eguinen dut Iauna? Eta Iaunac erran cieçadan, Iaiquiric oha Damascera, eta han erranen çaizquic, eguin ditzán ordenatu çaizquian gauça guciac.
11 Eta ceren deus ezpainuen ikusten argui haren claretatearen causaz, enequin ciradenéz escutic eraman içanic Damascera ethor nendin.
12 Gueroztic Ananias Leguearen araura Iaincoaren beldur cen guiçombat, han egoiten ciraden Iudu gucietaric testimoniage ona çuena, enegana ethor cedin.
13 Eta ene aldean cegoela erran cieçadan, Saul anayé, recebi eçac ikustea. Eta nic ordu hartan berean harenganat beha neçan:
14 Eta harc erran ceçan, Gure aitén Iaincoac elegitu au hi bere vorondatearen eçagutzeco eta Iustoaren ikusteco, eta haren ahotic vozaren ençuteco.
15 Ecen testimonio içanen atzayo guiçon guciac baithara, ikussi eta ençun dituan gaucéz.