13 Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan.
14 Eçarçue bada çuen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen.
15 Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen çaizquiçuen guciéc.
16 Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté:
17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz.
18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.
20 Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.