30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.
31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.
32 Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela:
33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.
34 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.
35 Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela?
36 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.