27 Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
28 Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric.
29 Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic.
30 Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala.
31 Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz.
32 Orduan presentatzen draucate gor nequez minço cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón.
33 Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren mihia.