7 Eta eman cituzten Jaunaren etcheco lanençat borz mila talendu urhezcoac, eta hamar mila solido; hamar mila talendu cilharrezcoac; hemeçorci mila talendu cobrezcoac, eta ehun mila burdinazcoac.
8 Eta ceinac ere baitzuen etchean harri baliosic, hainac eman cituen Jaunaren etcheco kutchetara, Jahiel Jersondarraren escuz.
9 Populu gucia boztu cen aguinçac gogo onez eguitean, ceren bihotz oroz escaincen baitzituzten Jaunari, eta erregue Dabid ere bozcario handitan sarthu cen.
10 Eta Jauna benedicatu çuen oste guciaren aitzinean, eta erran çuen: Benedicatua çare Israelgo Jainco Jauna, gure aita, egundainotic bethi guciraino.
11 Çuri, Jauna, handitasuna; çuri ahal, ospe, garhaiciac; çuri laudorio; ecic ceruan eta lurrean diren guciac çureac dira; çuri, Jauna, erreguetasuna; çu çare handi gucien gainetic handi.
12 Çureac dira aberastasunac, eta çurea ospea; çu çare jaun gucien gainean, çure escuan dira indarra eta ahala, çure escuan handitasuna eta gucien gaineco buruçaguitasuna.
13 Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen.