12 Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat.
13 Hargatic Dabid baçohan bere bidean, eta haren lagunac harequin. Semei ere mendi-bizcarrez sahetsetic, Dabiden parrean cihoan, haren contra madaricioneca eta harrica, eta herrautsa besa-gainca barraiatuz.
14 Beraz erregue eta harequin populu gucia nekeac ehoac ethorri ciren eta Bahurimen indar hartu çuten.
15 Absalom, berriz, eta haren populu gucia, eta Aquitophel ere harequin, Jerusalemen sarthu ciren.
16 Eta Absalomen gana goan cenean Cusai Araquitarra, Dabiden adisquidea, erran cioen: Agur, erregue, agur, erregue.
17 Absalomec ihardetsi cioen: Hori da hire esquerra hire adisquidearen alderat? certaco ez haiz goan hire adisquidearequin?
18 Cusaiec ihardetsi cioen Absalomi: Ez, ceren hainarena içanen bainaiz, ceina hautatu baitute Jaunac eta populu hunec guciac, eta Israel guciac, eta harequin egonen naiz.