1 Bainan haren erreguetasuneco hogoi eta hamaseigarren urthean, Baasa Israelgo erregue Judara igan cen, eta Errama harrasi batez inguratzen çuen, Asaren erresumacoric nihor etzedin segurtasunean ez ilki, ez sar.
2 Asac beraz Jaunaren etcheco kutchetaric eta erregue etcheco kutchetaric hartu cituen cilharra eta urhea, eta Benadad Siriaco erregue Damasen egoten cenari igorri çarozcan, cioelaric:
3 Bada çure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta çure aita escuz-escu bici içan dira; hargatic cilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna hautsiric, guibelaraz deçaçun hura ene ganic.
4 Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro.