37 Eta Israelgo semeac Erramesetic abiatu ciren Socothera, sei ehun mila guiçon oinezcoren ingurua, haurrac kondatu gabe.
38 Eta ecin-kondatuzco nahas-mahaseco jende oste bat igan cen hequiequin, ardiac eta idiac eta asco acienda motetaco meta bat gaitza.
39 Eta erre çuten Eguiptotic hartu çuten irin orhatua, eta eguin cituzten hautspeco ophil airisac: ecen etzituzten alcharaci ahal içan Eguiptoarrec ilkitzera hersatzen cituztelacotz, eta epheric batere etzioetelacotz eman nahi: eta etzituzten utzi jatecoric batere xuxencera.
40 Bada, Israelgo semeac Eguiptoan egon içan ciren urtheac, lau ehun eta hogoi eta hamar ciren.
41 Urthe hequiec bethe ondoan, egun berean Jaunaren armada gucia ilki cen Eguiptoco lurretic.
42 Gau hura Jaunari da consecratua, ceinetan Israelgo semeac ilki baitzituen Eguiptoco lurretic: hura beguiratu behar dute guciec ondocoen-ondoco.
43 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Hori da Bazco-besta: Arrotzac ez du Bazcotic jan behar.