42 Gau hura Jaunari da consecratua, ceinetan Israelgo semeac ilki baitzituen Eguiptoco lurretic: hura beguiratu behar dute guciec ondocoen-ondoco.
43 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Hori da Bazco-besta: Arrotzac ez du Bazcotic jan behar.
44 Bainan gathibu erosia ingurebaquia içanen da, eta haletan janen du.
45 Bainan arrotzac eta sariçaleac ez dute hartaric janen.
46 Bildotsa janen da etche batean, eta ez duçue haren haraguietaric campora eramanen, ez-eta haren heçurric hautsiren.
47 Israelgo semeen balderna guciac eguinen du hori.
48 Bainan arrotz cembaitec çuen baldernaco sarthu nahi badu, eta Jaunaren Bazcoa eguin, ingurebaqui bedi lehenic harequilaco guiçonqui gucia, eta orduan besta celebratuco du, eta içanen da lekuco umea beçala: bainan ingurebaquia içan ez denic balin bada norbait, harec Bazcotic ez du janen.