1 Amosen seme, Isaiasen ikuspena, Judaren eta Jerusalemen gainean, Judaco erregue Ocias, Joathan, Acaz eta Ecequiasen egunetan ikusi duena.
2 Ceruac, adi çaçue; lurra, emac beharria; ceren Jaincoa baita minçatu. Haci eta alchatu ditut haurrac; hequiec aldiz nardatu dira nitaz.
3 Idiac eçagutzen du bere jabea, eta astoac bere nausiaren heia: Israelec ordean ez nau eçagutu, eta ene populuac ez du aditzaric.
4 Çorigaitz jendaqui bekatoreari, populu tzarqueriac thoilduari, iraulgui gaixtoari, ume galduei! Bazterrerat utzi dute Jauna, burhoztatu dute Israelgo saindua, atzetu dira guibelerat eguinez.
5 Gaurguero non joco çaituztet, leguearen hausten berhatuz cihoztenac? Buru guciac hagoranduac, bihotz guciac eroriac dira.