12 Ene aitzinera ethorri çaretenean, norc halacoric galdatu içan du çuen escuetaric, çuec ibilceco ene lorioetan?
13 Guehiago ez escaint sacrificio alferric; hatsgarri çait isensua; ecin jasan detzazquet ilhargui berri, larumbat eta berce bestac; tzarqueriaz betheac dira çuen bilkuac.
14 Ene arimac hastiatu ditu çuen hilabetheco lehen egunac eta çuen besta-buruac; gaitzigarri çaizquit bilhacatu; lan içatu dut hequien jasaiten.
15 Eta escuac hedatuco ditutzuenean, çuen ganic bazterturen ditut beguiac; eta othoizca harico çaretenean, ez dut ençunen; ecen çuen escuac odolez dira betheac.
16 Garbi, xahu çaitezte; ene beguien aitzinetic ken çaçue çuen gogoeten tzarra; bara çaitezte gaixtoqui ibilcetic.
17 Ikasaçue ongui eguiten, bilha çaçue çucentasuna, ehoa dagoenari lagunça ekarroçue, umeçurçari çucembidea bihur, çaint alharguna.
18 Eta guero çatozte, aria galda diaçaçute, dio Jaunac; escarlata beçala balira ere çuen bekatuac, elhurra beçala xurituco dira, eta purpura beçain gorri balira ere, ilea beçain xuri dira eguinen.