15 Eta escuac hedatuco ditutzuenean, çuen ganic bazterturen ditut beguiac; eta othoizca harico çaretenean, ez dut ençunen; ecen çuen escuac odolez dira betheac.
16 Garbi, xahu çaitezte; ene beguien aitzinetic ken çaçue çuen gogoeten tzarra; bara çaitezte gaixtoqui ibilcetic.
17 Ikasaçue ongui eguiten, bilha çaçue çucentasuna, ehoa dagoenari lagunça ekarroçue, umeçurçari çucembidea bihur, çaint alharguna.
18 Eta guero çatozte, aria galda diaçaçute, dio Jaunac; escarlata beçala balira ere çuen bekatuac, elhurra beçala xurituco dira, eta purpura beçain gorri balira ere, ilea beçain xuri dira eguinen.
19 Nahi baduçue, ençuten banauçue, lurreco onez goçaturen çarete.
20 Nahi ez baduçue, eta hasarrera tarritatzen banauçue, ezpatac iretsiren çaituztete; ecen Jaunaren ahoa da minçatu.
21 Nola da lilitcho eguin hiri fidel, çucentasunez bethea? Çucembidea han egotu da, orai aldiz guiçon-hilçaileac.