12 Nola erori haiz cerutic, Lucifer, goicetan goicic ilkitzen hincena? Erori haiz lurrera, jendaien çaurçailea?
13 Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz cerura, alchaturen dut ene tronua Jaincoaren içarrez gorago, jarrico naiz lekucotasuneco mendiaren gainean, ipharraren aldean;
14 Iganen naiz hedoi gorenen gainera, içanen naiz Guciz-Goraren idurico;
15 Ororen gatic arthiquia içanen haiz ifernura, phutzu beherera.
16 Ikusico hautenec, hire aldera makurtuz, beguiratuco daie, eta erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumac kordocatu dituen guiçon hura;
17 Lurra mortu eguin eta hiriac herraustu dituena, bere gathibuei presondeguia idequi ez diotena.
18 Jendaietaco erregue guciac ospetan lohakartu dira eta bakotcha bere azquen etchean da.