19 Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri.
20 Lagunkidetasunic ez duc içanen, ez-eta hequiequin ere hobian; ecen hire lurra xahutu eta hire populua hil duc: gaixtaguinen hacia ez da lucez aiphaturen.
21 Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren.
22 Eta ni jaiquico natzaiote gainera, dio armadetaco Jaunac; eceztaturen ditut Babilonaren icena eta hango ondar, haci, iraulguiac, dio armadetaco Jaunac.
23 Eta sagarroiaten aztaparraren-peco eçarriren dut, eta ur-aincira bilhacaraciren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetaco Jaunac.
24 Armadetaco Jaunac cin eguin içan du, erranez: Bai! nic burutan hartua hala içanen da; eta nic nola gogoan iragan,
25 Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna.