21 Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren.
22 Eta ni jaiquico natzaiote gainera, dio armadetaco Jaunac; eceztaturen ditut Babilonaren icena eta hango ondar, haci, iraulguiac, dio armadetaco Jaunac.
23 Eta sagarroiaten aztaparraren-peco eçarriren dut, eta ur-aincira bilhacaraciren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetaco Jaunac.
24 Armadetaco Jaunac cin eguin içan du, erranez: Bai! nic burutan hartua hala içanen da; eta nic nola gogoan iragan,
25 Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna.
26 Horra lur guciaren gainean hartu dudan xedea, eta huna populu gucien gainera ene escua hedatua.
27 Armadetaco Jaunac hartu du ecen xede hori, eta nor da hutsalaracico duena? Hedatu du escua, eta norc aldaraturen du?