17 Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
18 Eta erran cioen Jaincoari: Oxala Ismael bici baledi çure aitzinean.
19 Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
20 Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean.
21 Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara.
22 Eta Jaincoac akitu çuenean harequilaco solasa, alchatu cen Abraham utziric.
23 Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.