28 Jaincoac ceruco ihinçaz eta lurreco goritasunaz eman deçaçula oguiaren eta arnoaren nasaicia.
29 Populuec cerbitza çaitzatela eta leinuec adora: içan çaite çure anaien jaun, eta çure amaren semeac gur beitez çure aitzinean; madaricatzen çaituena, bera içan bedi madaricatua: eta benedicatzen çaituena, içan bedi benedicionez bethea.
30 Isaaquec bere solasa akabatu beçain sarri, eta Jacob ilki cenean, Esau ethorri cen.
31 Eta bere ihiciticaco jaqui erreac ekarri ciotzan, erraten cioelaric: Jaiqui çaite, aita, eta jan çaçu çure semearen ihicitic, benedica neçan çure arimac.
32 Isaaquec erran cioen: Nor çare bada çu? Hunec ihardetsi çuen: Esau naiz ni, çure seme çaharrena.
33 Isaac harridura gaitzean jarri cen; eta sinhets daitequeen baino guehiago miretsiric, erran çuen: Nor da bada oranche bere ihici atzemanetic ekarri darotana, eta jan baitiot orotaric çu ethorri baino lehen? eta benedicatu dut, eta benedicatua içanen da.
34 Esauc aditu cituenean aitaren solasac, marruma handi bat eguin çuen: eta bihotz gucia eroriric, erran çuen: Benedica neçaçu ni ere, aita.