16 baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira.
17 Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino.
18 Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.
19 Orduan, preso zeuden espirituei salbamena hots egitera joan zen,
20 behinola sinesgogor izan ziren haiei, alegia; Noeren egunetan, ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egon zitzaien zain; baina ontzian banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira, izan ziren uretan zehar salbatuak.
21 Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen. Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa ezarriz baizik; Jesu Kristoren piztueraren bidez salbatzen gaitu.
22 Hau, zerura igo ondoren, Jainkoaren eskuinaldean dago eta menpean ditu aingeru, aginte eta indarrak.