8 Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.
9 Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.
10 Izan ere, bizia maite duenak , luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik eta ezpainak engainutik.
11 Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.
12 Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak; baina gaizkileei aurpegi ematen die Jaunak.
13 Nork egingo dizue kalte, zuek beti on egiten saiatzen bazarete?
14 Baina zuzen jokatzeagatik sufritu beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek! Ez izan inoren beldur, ez ikaratu!