1 Beraz, Kristok bere gorputzean sufritu zuenez, hartu zuek ere armatzat pentsaera berbera, jakinik gorputzean sufritu duenak bekatuarekiko lotura hautsi egin duela,
2 mundu honetan gelditzen zaizkion egunetan Jainkoak nahi bezala bizitzeko, eta ez giza grinen arabera.
3 Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan.
4 Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen.
5 Baina kontuak eman beharko dizkiote biziak eta hilak epaitzeko prest dagoenari.