15 Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik;
16 baina kristau izateagatik bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.
17 Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?
18 Zintzoa nekezsalbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?
19 Beraz, Jainkoak hala nahirik sufritzen dutenek jar dezatela beren burua leiala den Egilearen eskuetan , on egiteari utzi gabe.