5 Baina kontuak eman beharko dizkiote biziak eta hilak epaitzeko prest dagoenari.
6 Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere, gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen.
7 Hurbil da gauza guztien azkena. Beraz, izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko.
8 Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.
9 Egiozue abegi ona batak besteari, marmarrik gabe.
10 Nork bere dohaina hartu du Jainkoarengandik. Jar itzazue guztiok zeuen dohainak besteen zerbitzura, Jainkoaren hainbat eratako dohainen administratzaile zintzo bezala.
11 Hitz egiteko dohaina duenak adieraz dezala Jainkoaren hitza. Zerbitzuren bat duenak bete dezala Jainkoak ematen dion indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan dadin Jesu Kristoren bidez. Beroni aintza eta ahalmena menderen mendetan! Amen.