3 ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz, artaldearentzat eredu izanez baizik.
4 Horrela, artzain nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.
5 Era berean, zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko. Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan, Jainkoak harroei aurre egitenbaitie; apalei, berriz, onginahia azaltzen.
6 Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.
7 Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.
8 Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.
9 Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.