6 Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.
7 Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.
8 Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.
9 Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.
10 Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.
11 Berari dagokio ahalmena menderen mendetan. Amen.
12 Anaia leialtzat daukadan Silvanoren eskuz idatzi dizuet gutun labur hau, zuei adore eman eta Jainkoaren benetako dohaina zein den adierazteko asmoz. Iraun sendo dohain horretan.