16 bera bakarrik da hilezkorra,eta iritsezineko argitan bizi da:ez du inoiz gizakik ikusi,eta ezin du ikusi ere.Berari aintza eta agintea betiko!Amen.
17 Aholkatu mundu honetako aberatsei ez daitezela harroputz izan eta ez dezatela beren itxarobidea aberastasun galkorretan ipin, gauza guztiak geure gozamenerako oparo ematen dizkigun Jainko biziarengan baizik.
18 Egin dezatela ongia; izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz;
19 horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.
20 Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak,
21 sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik.Jainkoaren grazia zuekin.