7 ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.
8 Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.
9 Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.
10 Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.
11 Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.
12 Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.
13 Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut: