9 Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.
10 Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.
11 Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.
12 Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.
13 Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:
14 bete agindua akatsik gabe eta esankizunik sortu gabe, Jesu Kristo gure Jauna agertuko den arte,
15 bere garaian agerraraziko baitu Jainkoak.Berau danagusi bakar eta zoriontsua,erregeen Erregea eta jaunen Jauna;