1 Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko gure Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu.
2 Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
3 Senideok, beti eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari zuengatik, zuzen den bezala, zuen sinesmena gero eta handiago eta zuen guztion arteko maitasuna gero eta kartsuago egiten ari direlako.
4 Hori dela eta, harro sentitzen gara Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.
5 Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.
6 Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea