6 Badakizue zerk galarazten dion orain agertzea, ezarritako garaia heldu baino lehen.
7 Zeren indar gaizto eta misteriotsu hori lanean ari da dagoeneko; baina orain erabat agertzea galarazten dion hura desagertu bezain laster,
8 agertuko da gaiztoa; Jesus Jaunak, ordea, bere ahoko arnasaz hondatuko du eta bere etorrera argitsuaz ezereztuko.
9 Satanasen eraginez, gaiztoaren etorrera ahalmen handiz, egintza harrigarriz eta gezurrezko mirariz gertatuko da,
10 eta engainabide guztiak erabiliko ditu galbidean daudenak hondatzeko, hauek ez baitzuten salbatuko zituen egia maitatu nahi izan.
11 Horregatik, indar liluragarria bidaltzen die horiei Jainkoak, gezurrari sinets diezaioten,
12 eta egiari sinetsi ordez zuzengabekeria gogoko izan zuten guztiak kondena daitezen.