2 Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula.
3 Biziki poztu naiz, anaiek etorri eta zure jokabide leialaz hitz egin didatenean, egiaren arabera bizi zarela aitortuz.
4 Ezerk ez dit poz handiagorik ematen, nire seme-alabak egiaren arabera bizi direla entzuteak baino.
5 Adiskide maite, zintzo jokatzen duzu senideen alde egiten duzun guztian, nahiz eta beraiek arrotz izan zuretzat.
6 Beraiek hitz egin dute gure eliz elkartearen aurrean zure harrera onaz. Ongi egingo duzu biderako behar dutena Jainkoari berari bezala ematen badiezu.
7 Zeren Kristorengatik abiatu baitira, jentilengandik ezer ere hartu gabe.
8 Beraz, lagundu egin behar diegu horrelakoei, egiaren zerbitzuan berorien lankide bihur gaitezen.