17 Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko.
18 Argi ditzala zuen barruko begiak, jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza
19-20 eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.
21 Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo ororen gainetik eta, mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aipagarri den edozeinen gainetik ezarri zuen.
22 Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.
23 Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.