9 Bere asmo ezkutua,bere onginahiazerabakia zuen asmoa,ezagutarazi digu:
10 historia bere betetasuneraeramatea,gauza guztiak,nola zerukoak hala lurrekoak,Kristo buru dela, batean bilduz.
11-12 Honen bitartezgara oinordeko gu ere,lehendik Mesiasenganitxaropen genuenok,gauza guztiak berak nahi bezalaegiten dituen Jainkoakaurrez aukeratu baikaitubere asmoaren arabera,bere aintzaren gorespen-kantuizan gaitezen.
13 Eta zuek ere egiaren mezua,salbatzen zaituzten berri ona, entzuneta Kristorengan sinetsi duzuenok,aginduriko Espiritu Santuakzigiluz bezala markatu zaituzte;
14 Espiritua da hartuko dugunondarearen garantia,harik eta Jainkoakbere egin duen herriaaskapen osora iritsi arteeta haren aintzaren gorespen-kantuizan gaitezen arte.
15 Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik,
16 etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz.