13 Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.
14 Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean
15 baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez.
16 Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.
17 Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei.
18 Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.
19 Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide baizik eta Jainkoaren familiako,