12 Kristori esker eta beronengan dugun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osoz Jainkoarengana hurbiltzera.
13 Ez galdu, bada, adorea zuengatik jasaten ditudan atsekabeak direla eta, hauexek baitituzue zeuen aintza.
14 Horregatik, belauniko jartzen naiz Aitaren aurrean,
15 bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorburu denaren aurrean,
16 eta hau eskatzen diot: bere aintzaren aberastasunari dagokionez, sendo zaitzatela Espirituaren indarrez, barrutik hazi zaitezten;
17 bizi dadila Kristo zuen bihotzetan sinesmenaren bidez eta izan dadila maitasuna zuen bizitzaren erro eta oinarri.
18 Horrela ulertu ahal izango duzue, fededun guztiekin batera, zein zabal eta luze, garai eta sakon den Kristoren maitasuna;