14 Horregatik, belauniko jartzen naiz Aitaren aurrean,
15 bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorburu denaren aurrean,
16 eta hau eskatzen diot: bere aintzaren aberastasunari dagokionez, sendo zaitzatela Espirituaren indarrez, barrutik hazi zaitezten;
17 bizi dadila Kristo zuen bihotzetan sinesmenaren bidez eta izan dadila maitasuna zuen bizitzaren erro eta oinarri.
18 Horrela ulertu ahal izango duzue, fededun guztiekin batera, zein zabal eta luze, garai eta sakon den Kristoren maitasuna;
19 ezaguera ororen gainetik dagoen maitasun hori ezagutuko duzue, horrela jainkozko izateaz erabat betez joan zaitezten.
20 Jainkoari, guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari,