2 Jakingo duzue, noski, Jainkoak bere onginahian zuekiko eman didan eginkizuna;
3 agerpenez jakinarazi zidan bere asmo ezkutuaz ari natzaizue, goraxeago laburki idatzia dizuedanaz, alegia.
4 Hori irakurriz, bada, ikus dezakezue nola ulertzen dudan nik Kristoren misterioa.
5 Misterio hau ez zitzaien iragandako gizaldiei jakinarazi; orain, ordea, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu die Jainkoak.
6 Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.
7 Berri on honen zerbitzari egin nau Jainkoak onginahi hutsez, bere ahalmen indartsuaz eman didan dohainez.
8 Neuri, fededun guztien artean txikiena naizen honi, dohain hau eman zait: Kristoren neurrigabeko aberastasuna jentilei hots egitea,