1 Nik, Jaunarengatik preso nagoen honek, hartu duzuen deiari dagokionez bizi zaiteztela eskatzen dizuet.
2 Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.
3 Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz.
4 Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;