2 Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.
3 Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz.
4 Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;
5 bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa,
6 bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoena, guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena.
7 Baina gutariko bakoitzak Kristok eman nahi izan dion neurrian hartu du dohaina.
8 Horregatik dio Liburu Santuak: Gorenera igo zenean, gatibuak berekin eraman zituen eta gizakiei dohainak eman zizkien .