16 egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.
17 Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen.
18 Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,
19 zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez,
20 gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean.
21 Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik.
22 Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,