26 Bere burua eskainiz, sagaratu egin zuen Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz.
27 Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, santu eta kutsugabea.
28 Era berean, senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak. Emaztea maite duenak bere burua maite du.
29 Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala;
30 eta gu guztiok gorputz horren atal gara.
31 Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak batizango dira.
32 Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut.