15 Agian, horretarako alde egin zizun apur batez, gero betiko har zenezan,
16 eta ez esklabo bezala, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite bezala baizik. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ote da izango zuretzat, bai gizon eta bai fededun den aldetik!
17 Beraz, fedean adiskide banauzu, hartzazu Onesimo nerau bezala.
18 Eta zerbait gaizki egina badizu edota zerbait zor, utzi hori nire gain.
19 Neure eskuz sinatzen dizut ordain-agiria: Paulok; eta ez dizut aipatu nahi zuk zeure burua bera zor didazula.
20 Bai, ene anaia, kristau zarenez, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagatik.
21 Esaneko zaitudalakoan idazten dizut, eta esaten dizudana baino gehiago egingo duzula jakinik.