2 baita Apia gure arrebari, Arkipo gure gudalagunari eta zure etxean biltzen den eliz elkarteari ere.
3 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
4 Neure otoitzetan gogoan zaitut beti, eta eskerrak ematen dizkiot Jainkoari,
5 Jesus Jaunari eta fededun guztiei dizkiezun maitasun eta leialtasunaren berri izan baitut.
6 Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik.
7 Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.
8 Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,