7 Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.
8 Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,
9 nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,
10 mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu dudan nire seme Onesimorentzat.
11 Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da, bai zuretzat eta bai niretzat.
12 Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau.
13 Neurekin eduki nahi nuen, zure ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik.