9 nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,
10 mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu dudan nire seme Onesimorentzat.
11 Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da, bai zuretzat eta bai niretzat.
12 Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau.
13 Neurekin eduki nahi nuen, zure ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik.
14 Hala ere, ez dut zure baimenik gabe ezer egin nahi izan, mesede hori gogoz egin dezazun eta ez behartuta.
15 Agian, horretarako alde egin zizun apur batez, gero betiko har zenezan,