12 Herrialde horretako igarle batek, hain zuzen, hauxe esan zuen:Kretarrak beti gezurti,piztia txar eta tripazain alfer.
13 Eta ez zuen gaizki esan. Horregatik, zentzarazi zorrotz sinesmenean osasuntsu iraun dezaten,
14 juduen ipuinei eta egia utzi duten gizon-emakumeen aginduei jarrai ez diezaieten.
15 Garbientzat dena da garbi; kutsatu eta sinesgabeentzat, berriz, ezer ez da garbi, beren adimena eta kontzientzia baitauzkate kutsaturik.
16 Hitzez aitortzen dute, bai, Jainkoa ezagutzen dutela; baina egitez ukatu egiten dute; higuingarri eta errebelde dira, egintza on baterako ere gauza ez.