1-2 Ni, Paulo, Jainkoaren zerbitzari eta Jesu Kristoren apostolu naiz, Jainkoak hautatuak sinesmenera ekartzeko eta betiko biziaren itxaropenean oinarritzen den egiazko erlijioaren egia ezagutarazteko. Gezurrik ez dioen Jainkoak mundua izaten hasi baino lehen agindua zuen betiko bizi hori,
3 eta, berak ezarritako garaia iristean, bere mezua agerrarazi du Jainko gure Salbatzailearen aginduz gomendatu zaidan predikuaren bitartez.
4 Zuri idazten dizut, Tito, fede berean egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Salbatzaileak eman biezazkizute grazia eta bakea.
5 Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman dizkizudan argibideen arabera.
6 Arduradunak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua; haren seme-alabek sinestedunak izan behar dute, jokaera gaiztoz nahiz errebeldiaz salatu gabeak.