1 Hona hemen Jainko Jaunak Edomi buruz ematen duen mezua, Abdiasi agertu bezala.Jaunarengandiko deia entzun diogunazio artera bidalitakomandatariari:«Jaiki borrokara Edomen aurka!»
2 Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.
3 Handiusteak engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zarela eta,leku garaietan kokatua zaudela eta,inork ezin zaituelalurrera bota uste duzu.
4 Arranoa bezalaaltxatuko bazina ere,habia izarretan egingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.
5 «Lapurrek edo gau-harrapariek,zurean sartzen direlarik,nahi dutena besterikez dute eramaten.Mahats-biltzaileek,zure mahastira datozelarik,gutxienez hondarrakuzten dituzte.Zu, ordea,erabat erraustua izango zara!