2 Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.
3 Handiusteak engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zarela eta,leku garaietan kokatua zaudela eta,inork ezin zaituelalurrera bota uste duzu.
4 Arranoa bezalaaltxatuko bazina ere,habia izarretan egingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.
5 «Lapurrek edo gau-harrapariek,zurean sartzen direlarik,nahi dutena besterikez dute eramaten.Mahats-biltzaileek,zure mahastira datozelarik,gutxienez hondarrakuzten dituzte.Zu, ordea,erabat erraustua izango zara!
6 Oi zuek, Esauren ondorengook!Bazter guztiak miatuko dizkizueteeta aberastasunak harrapatuko.
7 Itun-lagunekkanpora botatzen zaituztezeure lurraldetik,zurekin bakean zeudenekiruzur egineta azpian hartzen zaituzte,mahaikide zenituenektranpa jartzen dizute hankapean.“Galdua du zuhurtzia”, diote zutaz.
8 Bai, zigor-egunean—hala diot nik, Jaunak—galdu egingo ditutEdomgo jakintsuak,Esauren lurraldeko zuhurrak.