1 Hiru egunen buruan, jantzi zituen Esterrek bere erregina-jantziak, eta jauregi barneko atarian agertu zen, erregearen gela aurrean. Erregea bere aulkian eseria zegoen, atearen aurrez aurre.
2 Ester erregina atarian ikusi zuenean, eztiki begiratu zion eta eskuan zuen urrezko errege-makila luzatu; Esterrek, hurbilduz, makilaren ertza ukitu zuen.
3 Erregeak galdegin zion:—Zer duzu, Ester erregina? Zer nahi duzu? Neure erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
4 Esterrek erantzun zion:—Ongi baderitzo, betor gaur erregea Hamanekin, prestatu diodan otordura.
5 Erregeak esan zuen:—Etorrarazi bizkor Haman, Esterren nahia bete dadin.Horrela, bada, Esterrek prestatua zien otordura joan ziren Haman eta biak.
6 Otordua bukatzean, erregeak galdegin zion Esterri:—Zer eskatu nahi didazu? Emango dizut! Zer nahi duzu? Erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
7 Esterrek erantzun zion:—Zer eskatu nahi dizudan?